0 KM Filosofia

Goizero, lehen orduan Kabiako sukaldeko makinak piztu aurretik, Juanmak ortuko buelta egiten du lanegun horretarako aproposa den zerbait batzeko eta guztia zuzen dagoela gainbegiratzeko. Gehienetan ez da egunsentia izaten lan hauetan hasten denean. Eguneroko ekintza xume honek adieraztaen du beste ezerk baino hobe bere sukaldeko filosofia: soilik onena, gertukoena eta benetakoena. Horrek ez du esan nahi, ezta gutxiago ere, lan egiten duen produktuen bikaintasuna ukatzen duenik, dena delakoa bere jatorria. Baina, egia da, baratzea bere pasio handienetakoa da sasoiko perretxiko bilketa eta hauen ikerketarekin batera eta nola ez, egunero sukaldari gisa hobetzeko nahiarekin batera. Gaur da eguna, 30 urte sukaldean aritu eta gero, hobekuntza horretan jarraitzen duela artifizialtasunik gabe, bere sukaldaritza bezala.

Bera da espazio bakar horretan gertatzen denaren erantzule, urtaroen erritmora eraldatzen dena garaiari egokituz. Lurrari buelta eman, belar txarrak garbitu, bilatu, erein, ureztatu, behatu… eta jaso. Saria. Isilean eta gogotik lan egin izanaren ordainsaria, natura den mirariaren lekuko izateak ematen duen poztasunaren jabe. Lurrak ematen duena jaso eta hau %100 zapore eta kolore bihurtu platerean. Egunero Kabia egitearen asebetetzea. Izan ere, hori baita guztiaren hazia, amaieraren hasiera:

Zaporearen bilaketa nekaezina, gure sukaldearen lehen mandamentua eta Kabiara gerturatzen direnen asebetetzearen atsegina.