GARRANTZITSUA: ez ahaztu zure mahaia aurretiaz erreserbatzea.

Ongi etorri KABIAra

Kabia Zumarraga erdigunean dago kokatuta, Euskadiko plazatik oso gertu. Adi egon ez baduzu galdu nahi, izan ere, jatetxearen sarrera oso sotila da eta konturatu gabe pasa dezakezu. Lurrari estuki lotuta dagoen jatetxea da gurea, sasoiko lehengaiekin. Jasangarritasuna oinarrizko balorea da guretzat. Pozarren partekatuko dugu gure filosofia zurekin. Ongi etorri!

Lan taldea

Bikendi Casado

Bost gara.

Bikendi sukaldean Juanmarekin batera. 20 urtetik gora pozak, gazi-gozoak partekatzen, egunero hobetzeko irrikaz.Beraiekin batera, Rachida, adeitsua eta alaia, oso ondo uztartzen du bere jakintza gure etxearen esentzia den espazio honen barruan zein kanpoan.

Elena harreran, irribarretsua eta gertukoa, goxoa bere osotasunean.Baita Jaione ere, Juanmaren bidaide eta bikotea, teloiaren aurrean eta atzean dauden lotu gabeko hamaika frenteri aurre egiten diona intentziorik onenarekin eta indar handiz.

Gu guztiok osatzen dugu Kabia eta egunero zuentzat lan egiten dugu, aukeratu gaituzuenontzat.

Eskerrik asko!

 

Lemazaina

Juanma Hurtado

Juanma Urretxun jaio zen, Zumarraga ondoan. Oso gaztetatik zekien bere pasioa sukaldea zela. Horrela, ostalaritza eskolako bere formazioa Pedro Subijanaren Akelarre jatetxean 2 urteko egonaldiarekin osagarritu zuen. Experientzia honek aurrez zekiena baieztatu zuen, egindako hautua eta egindako bidea zuzenak ziren, aurrez amak eta amonak sukaldearekiko erakutsitako maitasunaren eragina agerian utziz. Bilboko Ercilla eta Lopez de Haro hoteletan sukalde buru bezala lanean aritu ostean, jatorrira itzultzea erabaki zuen. Etxera.

Hemen, bere ingurukoen artean, ingurunearen patxadan, Juanmak bere habia topatu zuen, bere babeslekua. Ondo ezagutzen dugunok badakigu sukaldea dela bere adierazgunea, horrela azaltzen da ondoen jende aurrean.

Hori dela eta, bere etxera datorrenaren asebetetzea da garrantzitsuena berarentzat. Izan ere, bere eskuekin sortzen duen plater bakoitzean adierazten du ofizio honekiko duen maitasuna.

MILA ESKER GUZTIOI EGUNERO HOBETZEN LAGUNTZEAGATIK!

RESTAURANTE KABIA ZUMARRAGA GUIA MICHELIN

KABIA OPARITU

Opari bila bazabiltza, lasai, guk lagunduko dizugu, ideia asko ditugu.
(0034) 943 72 62 74 telefono zenbakira hots egin edo ipini harremanetan kabia@restaurantekabia.com e-posta bitartez.