Ongi etorri KABIAra

Kabia Zumarraga erdigunean dago kokatuta, Euskadiko plazatik oso gertu. Adi egon ez baduzu galdu nahi, izan ere, jatetxearen sarrera oso sotila da eta konturatu gabe pasa dezakezu. Lurrari estuki lotuta dagoen jatetxea da gurea, sasoiko lehengaiekin. Jasangarritasuna oinarrizko balorea da guretzat. Pozarren partekatuko dugu gure filosofia zurekin. Ongi etorri!

Lan taldea

Bikendi Casado

Bost gara lan taldean, Kabiako familian. Sukaldean Bikendi, Juanmarekin bat duela 20 urte
baino gehiagotik gaurdaino. Hamaika gozatu, errieta eta egunetik egunera hobeto sukaldatzeko
amorrua elkar banatzen. Salan Elena, goxotasunaren aurpegia, irribarre garbia beti ezpainetan
gertu. Eta gure Mari, poza lanerako jarreran eta guregana datozenen zerbitzurako sena barru
barrutik dariola. Lan talde txikia baina ez makala.
Baita Jaione ere, Juanmarekin bizitzan bikote, lanean lankide. Atzekaldean eta aurreko partean
egunero sortzen diren ezusteko eta betebeharrak ahalik eta modurik zuzenean mamitzen.
Guztiak bat gure etxera datozenak gozatu arazteko ekinean. Zuek bait zarete gure familiaren
zentzua eta pizgarria.

Lemazaina

Juanma Hurtado

Juanma Urretxun jaio zen. Mutil koskorra zela sukaldean aritzeko grina somatzen zitzaion iada.
Jakin-minak bultzatuta, sukaldaritza ikasketak egiten ari zen bitartean Pedro Subijanaren
Akelarre jatetxean aritu zen urte batzutan lanean. Bizipen honek sukaldatzeko sena are gehiago
sendotu zion.

Jakien inguruko gorabehera guztiak esijentziaz bizi ditu. Hoberena soilik onartzen du eskuartean. Laztanka; Maitasun, laztan eta produktu onik gabe ez bait dago benetako sukaldaritzarik. Bere seriotasunak sufrimendua eragiten dio noizen noiz, bere profesionaltasunak agintzen dion bezela gauzak ateratzen ez direnean.

Baina beti, bai horixe, ixil ixilik, zalapartarik gabe. Zintzotasun sentituenarekin.

MILA ESKER GUZTIOI EGUNERO HOBETZEN LAGUNTZEAGATIK!

 

                             restaurante gourmet pais vasco